Blog Facebook Argazkiak Bideoak YouTube

IKASPILOTA TOPAKETAK

Urtero, Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleek Nafarroako Ikastolako Elkarteak antolatutako Ikaspilota topaketan parte hartzen dute. Ekintza hau burutzeko Lesaka eta Berako ikastolekin elkartzen dira.

EGUBERRIKO KROSSA

Aspalditik Baztan Ikastolak Eguberriko krossa antolatzen du. Kross honetan adin guzietako haurrek parte har dezakete. Ekintza irekia da eta eskola desberdinetako ikasleek parte hartzen dute.

ESKI KANPAINA

Ikastolako ikasleek Nafar Gobernuak antolatutako Eski kanpainan parte hartzen dute. Ekintza honen helburua, eskiatzen ikasteaz gain, bertze herriak ezagutzea eta bertze herrietako umeekin harremanak izatea da.

IGERIKETA

Gorputz Heziketako saioak osatzeko, urtero hirugarren hiruhilabetean, astean behin, 5. eta 6. mailako ikasleek herriko igerilekuan igeriketa saioak izaten dituzte.

TETRATLOIA

Gorputz Heziketan urtero, kirol ezberdinen inguruan solasaldiak, bideo emanaldiak... egiten saiatzen gara. Joan den urtean Ikastolako guraso eta triatleta ezaguna den Alberto Barberena gonbidatu ondoren, bera eta bertze guraso jator batzuen laguntzarekin Baztan Ikastolako 1. Triatloia ospatzera animatu ginen. 5. eta 6. mailan ikasturtean zehar lantzen ditugun kirolen artean, atletismoa, igeriketa eta irristaketa lantzen direnez BAZTAN IKASTOLAKO 1. TETRATLOIA antolatzea adostu genuen ikasleek bultzatuta. 2018tik aintzin ikasleen tetratloia ondoren IRAKASLE eta GURASOEN arteko tetratloia egitea dugu erronka.

BIZIKLETA MARTXA

Web orrialde honek Google Analytics-en _ga/_um cookie-ak erabiltzen ditu, 2 urtez iraunkorrak, bisita bakarren kontrolaren funtzioa gaitzeko, web gunearen nabigazioa errazteko helburuarekin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilerarekin ados zaudela ulertzen dugu. Gure Cookie-en politika irakurtzen baduzu, baimena baliogabetu eta informazio gehiago jaso ahal izango duzu. Gure Cookie-en politika irakurtzen baduzu, baimena baliogabetu eta informazio gehiago jaso ahal izango duzu. Cookien politika.

  Cookien politika onartzen dut.
EU Cookie Directive Module Information