Blog Facebook Argazkiak Bideoak YouTube

Baztan Ikastola 1970 urtean sortu zen guraso talde baten ekimenez Euskarazko irakaskuntza bermatzeko helburuarekin. Beraz, lau hamarkada daramatza bere Hezkuntza Proiektua garatzen eta aitzinera eramaten. Gaur egun Baztan Ikastolako Hezkuntza Helburu Orokorrak ondoko hauek dira:

  • Euskara oinarri duen irakaskuntza sustatzen dugu. Euskaratik abiatutako eleaniztasuna lortzea da gure helburua.
    Euskal hizkuntza eta kulturaren ezagupena eta erabilera lantzen ditugu, bertze kultura batzuenganako errespetua bultzatuz. Giro ireki eta anitza bilatzen dugu.
  • lkasleen nortasuna garatzen laguntzen dugu norberaren ezaugarriak identifikatuz eta autonomia pertsonala garatuz egoera berrien aitzinean.
  • lkasleen aniztasun fisikoa, afektiboa, soziala, kulturala zein intelektuala errespetatzen eta balioesten duen kalitatezko hezkuntza eskaintzen dugu.
  • Jokabide demokratikoak jorratzen ditugu: giza harremanetan, talde lanetan, adierazpenetan, erabakietan... elkarrizketa, tolerantzia, partaidetza aktiboa, laguntza, kooperazioa eta elkartasuna sustatzen ditugu.
  • lngurunearekiko begirunea eta zaintza bultzatzen ditugu, gure bailara ezagutzeari garrantzi handia emanez.
    lkastolan gurasoen parte hartzea bilatzen dugu; guraso, ikasle eta irakasleen parte hartzean eta elkarlanean oinarritzen baita gure eguneroko jarduera.
  • Giza baloreetan oinarritutako heziketa lantzen dugu gure ikasleen gurasoekin elkarlanean. Elkarrekiko errespetua, tolerantzia, elkartasuna, natura eta ingurunearekiko errespetua, hezkidetza, gatazkak ebazten ikastea, gure kultura eta bertze kultura batzuk ezagutzea... dira gure heziketa ereduaren osagai garrantzitsuak.

Web orrialde honek Google Analytics-en _ga/_um cookie-ak erabiltzen ditu, 2 urtez iraunkorrak, bisita bakarren kontrolaren funtzioa gaitzeko, web gunearen nabigazioa errazteko helburuarekin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilerarekin ados zaudela ulertzen dugu. Gure Cookie-en politika irakurtzen baduzu, baimena baliogabetu eta informazio gehiago jaso ahal izango duzu. Gure Cookie-en politika irakurtzen baduzu, baimena baliogabetu eta informazio gehiago jaso ahal izango duzu. Cookien politika.

  Cookien politika onartzen dut.
EU Cookie Directive Module Information